Ohiko galderak

Ohiko galderak

Zer EZ da izapidetzen Herritarren Arretarako Unitatean?

  • Beste osasun-eremu publiko (lehen mailako arreta, osasun mentala, osasun publikoa) zein pribatu batzuetara zuzendutako idazkiak. 
  • Herritarren Arretarako Unitatean iradokizunak, erreklamazioak, eskertzak, kexak eta eskaerak izapidetzean pazienteen eskubideak eta betebeharrak babesten dituzten legeetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten idazkiak.
  • Behar ez bezala formulatutako idazkiak (ulertezinak, gordinak edo legez ezarritako edukirik eta formarik gabeak).
  • Oro har, erreklamazioa edo eskaera egiteko unean ospitaleratuta dauden pertsonen idazkiak ez dira izapidetuko. 

Ba al dago erreklamazio bat ahoz aurkeztea?

Idazteko, adierazteko edo irakurtzeko zailtasunak dituen pertsonak ahoz aurkezten ahalko du erreklamazioa. Herritarren Arretarako Unitateko langileek transkribatu ondoren, erreklamatzaileari irakurriko zaio, eta hark sinatuko du, ados badago. 

Nola kudeatzen du Herritarren Arretarako Unitateak erreklamazio bat?

Herritarrak aurkeztutako idazkia jaso ondoren, azaldutako gaia baloratu da, aipatutako zerbitzu/unitatearekin eta zentro arduraduneko zuzendaritzarekin/kudeatzailetzarekin koordinatuta.

Hobetu daitezkeen arloak aztertzen dira, eta lortutako ondorioak idatziz jakinarazten zaizkio eskatzaileari.

Zein da dokumentazio klinikoa entregatzeko modalitatea?

Dokumentazio klinikoa posta arruntez eman ohi da. 

Osasun-zentrora bidaltzen ahalko da, edo eskura entregatu salbuespenezko kasuetan. Bi kasu horietan, eskatzaileak nahitaez sinatu beharko du eskaera-inprimaki berean entregatu dela, baita bere nortasuna egiaztatu ere.

Nola baliogabetu edo aldatu kontsulta/proba osagarriko hitzordu bat?

Onarpen-zerbitzuaren bidez, kontsulta-data jakinarazten duen gutunean agertzen den telefonoan, edo, bestela:

  • NOUn, NOU-Deko Traumatologia espezialitatearen kargura jarraipena egiten ari zaien prozesu medikoetarako, 848 428029 telefonoan, 8:00etatik 15:00etara, lanegunetan.
  • NOUn jarraipena egiten ari zaien Errehabilitazioko espezialitateko prozesu medikoetarako, 848 428089 telefonoan, 8:00etatik 15:00etara, lanegunetan.
  • NOUko gainerako espezialitate medikoetarako, 848 422020 telefonoan, 08:00etatik 20:00etara, lanegunetan. 

Nola eskatu egiaztagiriak?

 Kontsultatu egiaztagiriakatalean.