Zer izapide egin daitezke?

Zer izapide egin daitezke?

Erreklamazioen kudeaketa

Desadostasuna NOUk idatziz emandako arretarekin eta/edo eskainitako prestazioekin.

Artatutako pertsonak edo haren ordezkari gisa diharduen eta hala dela egiaztatzen duen beste edozein pertsonak egin dezake.

Erreklamazio bat ez da ezein kasutan administrazio-errekurtso gisara kalifikatuko, eta aurkezte horrek ez ditu etenen uki lezakeen prozeduran ezarritako epeak, ez eta baldintzatuko ere interesdunen gainerako ekintzak edo eskubideak gauzatzea.

Iradokizunen kudeaketa

Pazienteak edo harekin zerikusia duen beste edozein pertsonak emandako indikazioa, emandako arretari eta/edo NOUren prestazioei buruzkoa. Ahozkoa edo idatzizkoa izan daiteke.

Esker onen kudeaketa

Arreta jaso duen pertsona baten edo harekin zerikusia duen beste edozein pertsonaren adierazpena, emandako arretarekin eta/edo dauden prestazioekin pozik dagoela aitortuz. Ahozkoa edo idatzizkoa izan daiteke.

Dokumentazio klinikoaren eskaera

Pertsona orok du bere historia klinikoan dagoen dokumentazioa eskuratzeko eskubidea, bai eta bertako datuen kopia bat lortzekoa ere.

Osasun Karpeta Pertsonalean ikus daitezke NOUko osasun-profesionalek artatzen dituzten pertsonentzat egiten dituzten txostenak. Txosten horiek ospitaleratze baten ondorengo alta jasotzean edo larrialdietan arreta jasotzean ematen dira. Kontsultetan arreta eman ondoren ere entrega daitezke, profesionalak beharrezkotzat jotzen badu. Kontuan izan osasun laguntza guztiek ez dutela txostenik sortzen. Hala ere, horrek ez du esan nahi historia klinikoa osatu gabe dagoenik.

Dokumentazio klinikoaren kopiak Osasnu karpetaren bidez ere eska daitezke, horretarako berariaz diseinatutako formularioaren bidez.