Zer dokumentazio erantsi behar da?

Zer dokumentazio erantsi behar da? Nortasuna egiaztatzea.

Herritarrentzako Arreta Unitatearen bidez izapidetzen diren kudeaketak egiteko, iradokizunak eta eskerrak aurkezteko izan ezik, legezko baldintza da kudeaketa egiten duen pertsonaren edo haren ordezkariaren nortasuna egiaztatzea.

Nortasun-agiri egiaztatzaileak dira ondokoak: NANa, pasaportea, gidabaimena eta bizileku-txartela, atzerritarren kasuan (AIZ).

Norberaren izenean

Nortasun-agiria

16 urte edo gehiagoko pertsona baten ordezkaritzan

Eskatzailea eta pazientea egiaztatzen dituen nortasun-agiria, idatziz eta pazienteak sinatuta.

15 urte edo gutxiagoko pertsona baten ordezkari gisa

  1. Aita edo ama: eskatzailea egiaztatzen duen nortasun-agiria, familia-liburua edo erregistro zibileko ziurtagiria (sortze-agiria) edo familia ugariaren txartela.  
  2. Adingabearen tutoretza duen pertsona edo erakundea: eskatzailea egiaztatzen duen nortasun-agiria, eta ordezkaritza ezartzen duen ebazpen judizialaren edo testamentuaren jatorrizkoa edo fotokopia.  

Desgaitasuna duen pertsona baten ordezkari gisa, bere gaitasun juridikoa baliatuz

8/2021 Legea indarrean jartzeak figura juridikoak eta haien egiaztapena aldatzea dakar, pertsonaren laguntza-beharraren arabera.

Desgaitasuna duen pertsona ordezkatzen duen pertsonaren nortasun-agiria (legezko tutorea, kuradoretza edo izatezko zaintza) eta ebazpen judizialaren, notarioaren aktaren edo Gizarte Eskubideen Departamentuaren beste egiaztagiri baten jatorrizkoa edo fotokopia.

Hildako pertsona baten ordezkari gisa

  • Ezkontidea, seme-alabak, bilobak, aita, ama eta anai-arrebak: eskatzailea egiaztatzen duen nortasun-agiria, pazientearen heriotza-ziurtagiria eta familia-liburua edo ahaidetasun-lerroa egiaztatzen duten dokumentuak. 
  • Izatezko harremana: eskatzailea egiaztatzen duen nortasun-agiria, pazientearen heriotza-ziurtagiria, Nafarroako Bikote Egonkorren Erregistro Bakarraren ziurtagiria edo harremana egiaztatzen duen notario-dokumentua.
  • Beste ahaidetasun bat: eskatzailea egiaztatzen duen nortasun-agiria, pazientearen heriotza-ziurtagiria eta bizikidetza-froga. Adibidez: errolda-ziurtagiria.