Zer informazio/datu eman behar ditut izapide bat egiteko?

Zer informazio/datu eman behar ditut izapide bat egiteko?

Erreklamazioa

Erreklamazioak datu hauek jasoko ditu gutxienez: 

  • Pazientearena: Izena eta bi deitura, eta NAN, AIZ edo pasaporte-zenbakia.
  • Erreklamatzailearena: izena eta bi deitura, NAN, AIZ edo pasaportea, helbidea eta herria. 
  • Erreklamazioa eragin duten gertakarien data. 
  • Erreklamazioaren arrazoia. 

Erreklamazioak egiteko eta dokumentazioa eskatzeko, behar bezala egiaztatu beharko da. Horretarako, kontsultatu atal hau: Zer dokumentazio erantsi behar da?

Iradokizuna eta esker ona

  • Iradokizuna eragin duten gertakarien data. 
  • Iradokizuna.
  • Ez da nahitaezkoa aurkezten duen pertsona identifikatzea.

Dokumentazio klinikoaren eskaera

Eskabidean, gutxienez, datu hauek jasoko dira:

  • Eskatzailea: izena eta bi deitura, NAN, AIZ edo pasaportea, helbidea eta herria.
  • Pazientearena: izena eta bi deitura, NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskatutako dokumentazioa: dokumentu mota, zerbitzu arduraduna eta datak zehaztasunez zehaztea.