Azpimarratzekoak

NOU-Neurokirurgia

Azpimarratzekoak

OSPITALIZAZIO SOLAIRUKO ARRETA

Neurokirurgia Zerbitzuko ospitalizazio ohe batean ospitaleratutako paziente bakoitzak mediku alboko bat dauka esleituta eta haren ardurapean dago. Plantillako beste fakultatibo batzuek ere tratamenduan parte hartzen ahal dute, zuzeneko erantzukizunarekin, kasua bada.

Alboko mediku arduradunaren erantzukizun profesionalak agintzen eta gidatzen ditu haren eginbeharrak. Beti bermatu behar du arreta osoa eta egokia pazientearentzat eta familiarentzat.

Jarduera neurokirurgikoaren ezaugarriengatik, alboko mediku arduradunak ezin du beti jardun pazientearen eboluzioa une oro gainbegiratzen. Hori dela eta, Zerbitzuko fakultatibo guztiek parte hartzen dute ospitaleratutako pazienteen artapenean eta tratamenduan.  Batez ere, barneko mediku egoiliarrek ospitaleko paziente guztien prozesuen jakitun izan behar dute. Normalean barneko bi mediku egoiliar egoten dira Zerbitzuan (1. edo 2. urteko egoiliar bat eta 4. edo 5. urteko beste bat), eta bakoitzaren eginkizunak argi zehaztuta daude gure espezialitateko irakaskuntza planean.

Gure zerbitzuan egunero saio kliniko bat egiten dugu 08:00etan; bilera horietan medikuek eta erizainek parte hartzen dute, eta ondoren bisitak egiten dituzte denak batera.

Uste dugu horixe dela gure zerbitzuaren funtzionamenduari balio eta kalitate gehien ematen dioten ezaugarrietako bat. Gainera, bideragarria da, gure ospitaleratze kopuruarengatik eta solairu bereko kokapen fisikoarengatik. Sistema horrek onura asko ditu:

  • Zerbitzuko kide guztiak aritzen dira pazienteak artatzen (alboko mediku arduradunaz gainera).
  • Pazienteen bilakaera baloratu egiten da, eta ahalik eta lasterren suspertzeko zer zainketa behar dituzten jakiten da.
  • Guardiako fakultatiboak hobeki ezagutzen ditu ospitaleratutako pazienteak.
  • Kidetasun sentimendua eta talde lanerako gogoa areagotzen dira.
  • Erizainekiko lotura eta koordinazioa sendotzen dira pazientearen artapenean.
  • Pazienteen balizko altak erabakitzen dira, eta bisitaren ondoren berresten dira; horrela azkarrago egiten dira altako txostenak, pazientea 12:00ak baino lehenago kaleratzen da eta oheak egokiro kudeatzen ahal dira.
  • Badago zehaztuta nola erabili behar den paziente bakoitza, eta jasotzen duen informazioa zuzendaritza beraren pean dago beti, zein medikuk artatzen duen albo batera utzita. Edonola ere, une bakoitzean pazientea bere ardurapean daukan fakultatiboak hartuko du erabaki egokiena, inguruabarren arabera.

Saio klinikoan guardiako kasu berriak eta ospitaleratutako pazienteen eboluzioa azaltzen dira. Fakultatibo bakoitzak egunean eguneko betebeharrek aukera ematen dioten neurrian parte hartzen du baterako saioan eta bisitetan. Bisiten ondoren sistematikoki ematen zaie informazioa pazienteei eta familiei (mediku arduradunak ematen ahal dien informazioaz gainera), eta solairuko lanak banatzen dira (ospitaleratutako paziente guztiei dagozkienak) egun horretan ospitalizazio solairuaren ardura duten medikuen artean.

KONTSULTETAKO ARRETA

Neurokirurgia Zerbitzuak sei kontsulta egiten ditu astean paziente anbulatorioak baloratzeko Vianako Printzea Kanpoko Kontsulten Pabiloiko 2. solairuan. Bertan Neurokirurgia Zerbitzuak bi bulego dauzka: 210 eta 211. Bulegoetako batean erizaintzako sendaketak egiten dira astelehenetan eta ostiraletan.

ARRETA EBAKUNTZA-GELEN ARLOAN

Zerbitzuaren kirurgia-jarduerak kirurgia-bloke nagusiko (NOU-A) H8 ebakuntza-gelan egin ohi dira, goizero, astelehenetik ostiralera. Gainera, bi astez behin, ostiralean beste ebakuntza-gela bat erabiltzen da kirurgia-bloke nagusian (HUN-A), goizez: H2. Beste ostiraletan anestesia lokala behar duten prozedurak (infiltrazioak eta blokeoak) egiten dira brakiterapiako ebakuntza-gelan. Gainera, astelehenetan saio erdia egiten da NOU-B ospitaleko kirurgia-blokeko M5 ebakuntza-gelan.

Presazko ebakuntza neurokirurgikoak NOU-A ospitaleko larrialdietako ebakuntza-geletan egiten dira. Gela horietan beste espezialitate kirurgiko guztietako ebakuntzak ere egiten dira, baina horrek ez ditu eragozten Zerbitzuak programatutako ebakuntzak.

Neurokirurgia Zerbitzuak NOU-Bko Haurren Kirurgia Arloko ebakuntza-gelak erabiltzen ditu haurren ebakuntzak egiteko. Gela horiek beharrizanen arabera esleitzen dira.

LARRIALDIEN ARRETA

Neurokirurgia Zerbitzuak arreta espezializatua bermatzen du egunero etengabe. Horretarako, neurokirurgialari bat guardian izaten da bertan eta beste bat guardia lokalizatuan, BAMErik guardian ez dagoenean; guardia lokalizatuan dagoena osasun-zentrora joaten da ospitalean dagoen espezialistak eskatuz gero.

OSPITALEKO ZERBITZUEN ARTEKO KONTSULTEN ARRETA

Ospitaleko beste zerbitzu batzuen arteko kontsulta egin den pazienteak baloratzeko lanak asteko txandaka banatzen dira medikuen artean. Normalean, ospitalean bertan guardian dagoen medikuak egin ohi du balorazioa.