Baliabide materialak

NOU-Neurokirurgia

Baliabide materialak

NOUko Neurokirurgia Zerbitzuak bere zerbitzu zorroko prozedura neurokirurgiko guztiak egiteko behar diren tresna eta teknologia guztiak dauzka.

Jarraian gaur egungo neurokirurgian maiz erabiltzen diren ekipo garrantzitsuenetako batzuk aipatuko ditugu:

  • Mikroskopio kirurgikoa; 2 modulu dauzka:
    • Fluoreszentzia onkologikorako modulua, gradu altuko gliomen tratamendurako. Garuneko tumore gaiztoen erresekzioa tumore-zelulak tindatzen dituen koloratzaile baten gidaritzapean
    • Fluoreszentziarako modulua, bideoangiografiak egiteko indozianina-berdeaz garuneko eta bizkarrezurreko patologia baskularren tratamenduan.
  • Xurgagailu ultrasonikoa
  • Ebakuntza barneko neuronabigazio-sistema
  • Ebakuntza barneko ekografoa
  • Neuroendoskopioak bentrikuluetan sartzeko eta garezurraren oinarrira heltzeko sudur-zuloetan barna.
  • Estereotaxia gida
  • Ebakuntza barneko monitorizazio neurofisiologikorako sistema (Neurofisiologia Zerbitzua)
  • X izpien aparatu eramangarria. Fluoroskopioa.
  • Posizio neurokirurgiko guztietarako prestatutako mahai kirurgikoak.
  • Kraniostatoak (erradiogardena barne)
  • Abiadura handiko motorrak eta kraniotomoak 
  • Irrati-frekuentziako sorgailua
  • Koagulazio bipolarra irrigazioarekin eta elektrokauterioekin
  • Ebakuntza barneko doppler zunda neurokirurgia baskularrerako.
  • Espezialitateko ebakuntzetarako behar diren tresna kirurgiko bereziak.
  • Mikrokirurgiako tresnak.