Kokapena

NOU-Neurokirurgia

Kokapena

Neurokirurgia Zerbitzua Irunlarreko (Iruña) ospitale-barrutian dago.

 
 

Zerbitzuaren jardunean funtsezko hiru egitura-arlo daude:

OSPITALIZAZIO ARLOA

1. Helduen Ospitalea (NOU-A)

Neurokirurgiako ospitalizazio arloa NOU-A (Nafarroako Ospitalea zena) ospitaleko iparreko pabiloiko lehen solairuan dago.

Neurokirurgia Zerbitzuak 22 ohe dauzka (15 geletan) iparreko pabiloiko lehen solairuko Erizaintza Unitatean.

2. Haurren Ospitalea (NOU-B)

Adin pediatrikoan dauden pazienteek NOU-B (Bideko Ama Birjina Ospitalea zena) ospitalean jasotzen dute arreta. Bakoitza bere adinerako, prozesurako eta egoera klinikorako egokiena den solairuan egoten da. Neurokirurgia Pediatrikoak ez dauka oherik esleituta. Haur gehienak ama-haurren aldeko 4. solairuan artatzen dira.

Neonatologia Zerbitzuan ere (bai Jaioberrien Zainketa Intentsiboen Unitatean, bai Tarteko Zainketetan) paziente neurokirurgiko asko izaten dira, batez ere garai aurreko pazienteak. Zainketa kritikoak edo ebakuntza ondoko zainketa bereziak behar dituzten haurrak NOU-B ospitaleko Zainketa Intentsibo Pediatrikoen Unitatean artatzen dira.

3. Idazkaritza, bulegoak eta bilera-aretoa

Idazkaritza 1. solairuan dago, zerbitzuburuaren bulegoaren ondoan. Lehen solairuan bi bulego daude taldeko medikuentzat. Zerbitzuaren saio eta jarduera akademiko guztiak, bai eta irakaskuntzakoak ere, solairu horretako bulegoetan egiten dira.

KANPOKO KONTSULTEN ARLOA

Neurokirurgiako Kanpoko Kontsultak Vianako Printzea Kanpoko Kontsulten Pabiloiko 2. solairuan daude. Bertan Neurokirurgia Zerbitzuak bi bulego dauzka: 210 eta 211. Guztira, astean 7 kontsulta-saio egiten dira, goizez. Bulegoetako batean erizaintzako sendaketak egiten dira astelehenetan eta ostiraletan.

EBAKUNTZA-GELEN ARLOA

1. Helduen ebakuntza-gela

Zerbitzuaren kirurgia-jarduerak kirurgia-bloke nagusiko (NOU-A) H8 ebakuntza-gelan egin ohi dira, goizero, astelehenetik ostiralera. Gainera, bi astez behin, ostiralean beste ebakuntza-gela bat erabiltzen da kirurgia-bloke nagusian (HUN-A), goizez: H2. Hilean behin, ostiralean anestesia lokala behar duten prozedurak (infiltrazioak eta blokeoak) egiten dira brakiterapiako ebakuntza-gelan (J pabiloia). Gainera, astelehenetan saio erdia egiten da NOU-B ospitaleko kirurgia-blokeko M5 ebakuntza-gelan.

Presazko ebakuntza neurokirurgikoak NOU-A ospitaleko larrialdietako ebakuntza-geletan egiten dira. Gela horietan beste espezialitate kirurgiko guztietako ebakuntzak ere egiten dira, baina horrek ez ditu eragozten Zerbitzuak programatutako ebakuntzak.

2. Haurren ebakuntza-gela:

Neurokirurgia Zerbitzuak NOU-Bko Haurren Kirurgia Arloko ebakuntza-gelak erabiltzen ditu haurren ebakuntzak egiteko. Gela horiek beharrizanen arabera esleitzen dira.

NOUren planoa - Irunlarrea