Zerbitzu zorroa

NOU-Neurokirurgia

Zerbitzu zorroa

Neurokirurgia Zerbitzuaren zerbitzu zorroa zabala da, eta geroz eta zerbitzu gehiago biltzen ditu. Izan ere, ia patologia neurokirurgiko guztiak tratatzen dira, neurokirurgia funtzionala, mugimenduaren nahasmenduak eta epilepsia mota batzuk izan ezik.

Gainera, Neurofisiologia Zerbitzuak ebakuntza barneko monitorizazio neurologikoan lagundu ohi du, eta horri esker segurtasun handiagoarekin egiten dira bizkarrezur-muineko eta garun barneko tumoreen erresekzioak (pazientea atzarrik dagoela, behar denean), garuneko eta bizkarrezur-muineko ebakuntza baskularrak, eta bizkarrezurreko ebakuntzak. Orobat, azken hamarkadetan ahalegin handiak egin dira neurokirurgiaren espezialitatea seguruagoa izan dadin: neuronabigazioa, prozedura diagnostikoak ebakuntza aurretik garuneko eremu funtzionalak kokatzeko, ebakuntza barneko ekografia, eta mikrokirurgia baskularrean eta ebakuntza neuroonkologikoetan erabiltzen diren fluoreszentzia-teknika berriak. Halaber, neurokirurgialariek borondate eta konpromiso sendoak dituzte prozesuen tratamenduan aplikatzen diren teknika inbaditzaileak leuntzeko.

Neurokirurgiako prozedura konplexu batzuetan beste espezialitate batzuk aritzen dira maiz: ORL espezialistak endoskopiaren bidez garezurraren oinarrira heltzeko, kirurgia maxilofazialekoak garezur-aurpegiko eta garezurraren oinarriko patologietan, kirurgia plastikokoak, kirurgia toraziko, baskular eta orokorrekoak bizkarrezurreko eta gerrialdeko eta sakro-aldeko ebakuntzetan, etab.

Beste alde batetik, azken urteetan geroz eta ebakuntza gehiago egiten dira kirurgia handi anbulatorio (KHA) modura edo ospitaleratu gabe; hona batzuk: nerbio-bukaera fazetarioen ablazioa (gerrialdeko errizolisia) irrati-frekuentzien bidez, blokea epiduralak, infiltrazioak, erdiko nerbioa askatzea (karpoko kanalaren sindromea), eta azal azpiko bultomen (lipomak, osteomak…) erresekzio-ebakuntza batzuk.

ZERBITZU ZORROA

  • GAREZURREKO KIRURGIA

    • Neuroonkologia.
      • Hipofisiko eta garezur-oinarriko kirurgia endoskopikoa. Sudurrean zehar garezur-oinarrira iristen diren teknika endoskopikoak 2013an sartu ziren.
      • Kirurgia onkologikoa. Garuneko tumoreen kirurgia, neuronabigatzailearen, ebakuntza barneko ekografiaren eta monitorizazio neurofisiologikoaren bidez gidatua. Ohiko teknika mikroskopikoak eta oso zauri txikia egiten duten teknika endoskopikoak erabiltzen dira, bai eta esna dagoen pazientearen kirurgia ere.
    • Neurotrauma: hematomen ebakuazioa, deskonpresiorako kraniotomiak.
    • Neurobaskularra: nerbio sistema zentraleko patologia baskularra, aneurismak, malformazio arteriobenosoak, fistula duralak, kabernomak. Tratamendu kirurgikoa eta tratamendu endobaskularra.

    Zentroak badu Neurorradiologia Interbentzionistako gela bat garuneko patologia baskularraren tratamendu endobaskularrerako eta lesio tumoralak enbolizatzeko, ebakuntza aurreko tratamendu horren beharra dagoenean.

    • Neurokirurgia funtzionala: biopsia estereotaktikoa, nerbio bagoaren estimulagailuak jartzea.
    • Neuroendoskopia
      • Hirugarren bentrikuluaren bentrikulostomia endoskopikoa.
      • Bentrikulu barneko lesio tumoralen biopsia.
      • Hirugarren bentrikuluko kiste koloideak erauztea, etab.
  • BIZKARREZURREKO ETA BIZKARREZUR-MUINEKO KIRURGIA

    • Orno-hausturen larrialdiko tratamendua deskonpresioarekin eta artrodesiarekin, trakzio zerbikalak, etab.
    • Atzetiko ebakuntzak eta artrodesiak txarnela okzipitozerbikaleko patologian.
    • Mikrodisektomia, disektomia lunbarra eta zerbikala.
    • Bizkarrezurreko eta bizkarrezur-muineko tumoreak erauztea.
    • Patologia baskularraren tratamendua: kabernomak eta fistula dural arteriobenosoak erauztea.
    • Bizkarrezur zerbikaleko artrodesia aurretik eta atzetik.
    • Bizkarrezur dortsaleko artrodesia aurretik eta atzetik.
    • Bizkarrezur lunbarreko artrodesia aurretik eta atzetik.
    • Bertebroplastia.

    Gainera, 2014tik larruazalean zeharreko teknikak eta oso zauri txikia eragiten dutenak eskaintzen dira bizkarrezurrerako, hala nola MISS kirurgia edo ornoarteko era guztietako inplanteak (PLIF, TLIF, ALIF...). 

  • NEUROKIRURGIA PEDIATRIKOA

    • Garezurreko eta aurpegiko kirurgia (kranioestenosia) eta garezurreko nahiz bizkarrezurreko sortzetiko malformazioena.
    • Kirurgia neuroonkologikoa.
    • LZRaren patologiaren kirurgia endoskopiarekin eta deribazio bentrikuluperitonealekin.

    Duela gutxi zerbitzu zorroan sartu da baklofenoaren infusio intratekalerako ponpak jartzea espasmoen tratamendurako eta nerbio bagoaren estimulagailuak jartzea epilepsia errefraktarioaren tratamendurako.

  • ERRADIOKIRURGIA

    Onkologia Erredioterapikoko eta Erradiofisikako zerbitzuek egiten dute batera.

  • MINAREN TRATAMENDUA

    Teknika ohikoenak erabiltzen dira, hala nola:

    • Gerrialdeko blokeo epiduralak (kirurgia nagusi anbulatorio edo KNA gisa egiten dira)
    • Gerrialdeko nerbio adar fazetarioen ablazioa irrati-maiztasunaz
    • Trigeminoaren ablazioa irrati-maiztasunaz
    • Trigeminoaren ablazioa baloiarekin
    • Mikrodeskonpresio baskularra, trigeminoaren eta glosofaringeoaren neuralgia eta aurpegi erdiko espasmoa tratatzeko
  • NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA

    Zanpatze sindromeak, funtsean karpoko kanaleko kirurgia. KNA gisa egiten da.