Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk

Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzuak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk

Osasun arloko Gizarte Lana

Herritarrentzako arreta

Osasun-laguntzaren egiaztagiriak

Osasun-laguntzaren egiaztagiriak arreta klinikoa jasoko duen edo jaso duen pertsonaren izenean ematen dira, inoiz ez ahaideen izenean.

Ospitaleratzearen egiaztagiriak

NOU-A eta NOU-B:

Aurrez aurre, erreferentziako ospitalizazio-solairuan, 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Salbuespenez, aipatutako ordutegian joaterik ez badago, Harrera Zentralean eska daiteke:

  • Astelehenetik ostiralera, igandeak eta jaiegunak: 15:00etatik 21:00etara
  • Larunbatetan: 08:00etatik 14:30era.

NOU-D: 

Aurrez aurre, sarreren kontrolean, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 8:00etatik 14:30era.

Pazienteari alta eman bazaio eta ezin izan bada frogagiria eskatu ezarritako leku eta orduetan, posta elektroniko hauen bidez eska daiteke:

Ospitaleko Larrialdietara joan izanaren egiaztagiriak

Aurrez aurre, arreta ematen den unean eta lekuan.

Kontsultetara joan izanaren egiaztagiriak

NOU-Dn artatutako prozesu medikoetarako osasun-laguntzaren egiaztagiriak kontsulta egin duen espezialitateari dagokion kontrolean eskatzen dira: Traumatologia-kontrola edo errehabilitazio-kontrola.

Gainerako espezialitate medikoetarako, egiaztagiriak kontsultan bertan edo proba egiten den lekuan eskatu behar dira.
Beste aukera bat online da, Osasun Karpeta Pertsonalaren bitartez.

Prozedura kirurgiko anbulatorioaren egiaztagiriak

Aurrez aurre, arreta ematen den unean eta lekuan

Prozedura kirurgikoekin lotutako beste egiaztagiri batzuk:

  • Kirurgiako itxaron-zerrendan sartzea (KIZ)
  • Prozedura kirurgikoaren programazioa.
  • Prozedura kirurgikoaren desprogramazioa (NOUk jakinarazia)

Frogagiri horiek aurrez aurre eska daitezke PKUn edo online:

  • Aurrez aurre PKUn, arreta jasotzeko zain dagoen pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentu baten kopia edo originala aurkeztuta.
  • Posta elektronikoz, helbide hauetara mezu elektroniko bat bidaliz:

Eta honako dokumentazio hau erantsita:

  • Arretaren zain dagoen pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren kopia, bi aldeetatik.
  • Behar den egiaztagiri motaren eskaera
  • Frogagiria bide beretik bidaltzeko berariazko baimena
Nortasuna egiaztatzeko agiritzat hartzen da: NAN, gidabaimena, AIZ eta pasaportea.