Koordinazio Administratiboaren Unitatea

Koordinazio Administratiboaren Unitatea

Ospitalizazio-unitateetan lan egiten duten administrariak Koordinazio Administratiboko Unitatekoak dira. Hainbat lan egiten dituzte zerbitzu medikoen funtzionamendua hobetzeko/errazteko. Adibidez, ospitaleratzean emandako arreta klinikoarekin lotutako administrazio-izapideak egiten dituzte.

Ospitaleratutako pertsonen ahaideentzako ospitaleratze-egiaztagiriak egiteaz ere arduratzen dira. Ospitaleratutako pertsonak horretarako baimena ematen badu soilik ematen ahalko dira ospitaleratze-egiaztagiriak.

Egiaztagiriak emateko ordutegia astelehenetik ostiralera da, lanegunetan eta goizeko txandan. Ordutegi horretatik kanpo, kontsultatu informazioa egiaztagiriak atalean.